Konstante matematiko

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Konstante (matematika)»

Konstante matematiko bat zenbaki bat da, kalkuluetarako esanahi berezia duena . Esate baterako, π konstanteak ("pi" ahoskatua) zirkulu baten zirkunferentziaren eta bere diametroaren arteko erlazioa adierazten du. [1] [2] Balio hori beti berdina da edozein zirkulurentzat.

Konstante matematiko guztiak zenbaki definigarriak dira, eta, eskuarki, zenbaki konputagarriak ere badira (Chaitin konstantea salbuespen esanguratsua izanik).

Konstante fisikoak ez bezala, konstante matematikoak ez dira neurketa fisikoetatik eratortzen.

  1. Compendium of Mathematical Symbols. 2020-03-01.
  2. Constant | mathematics and logic. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne