Kontinente

Kontinenteak (5+1 eredua): Europa, Asia, Afrika, Amerika eta Ozeania, eta Antartika.

Kontinentea lurrezko masa handi bat da[1], zeinetan lurrazala banatua dagoen. Banaketa hau geografikoa da, baina irizpide historiko eta kulturalek ere parte hartzen dute. Horregatik, banaketa mota ugari dago, nahiz eta gurean ohikoena honakoa izan: Europa, Asia, Amerika, Afrika eta Ozeania[2]. Bost hauei Antartika gehitu ohi zaie. Beste batzuetan Amerika bi kontinentetan banatzen da: Ipar Amerika eta Hego Amerika. Bestetan, Europa eta Asia bakartzat jotzen dira: Eurasia[2].

Uharte ozeanikoak, maiz, inguruko kontinente batekin taldekatzen dira, munduko lur lehor guztia eskualde geografikoetan banatzeko. Eskema honen arabera, Ozeano Bareko uharte eta lurralde gehienak Australiarekin batera Ozeania osatzen dute.

  1. «Kontinente». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-10-23.)
  2. a b Kontinenteak, geografia izen nagusi batzuk eta herritarren izenak, Euskaltzaindiaren 51. araua (Noiz kontsultatua: 2021-10-23)

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne