Kriket

Gazteak kriketean jokatzen Gasteizen

Kriketa (ingelesezko cricket izenetik eratorria) hamaika jokalariz osatutako bi taldek batez eta pilotaz elkarren aurka jokatzen duten kirola da. Partidak obalo itxura daukan belarrezko zelaian jokatzen dira: haren erdian, 22 yardako (20,12 metro) erdian joko-eremua dago, pitch izeneko zoru zerrenda errektangular bat. Pitcharen buruetan, wicket izeneko zurezko hagatxoz egindako leihatila bana jartzen da.

Kirolak ehunka urteko historia duela uste da, bai eta munduko bigarren kirolik hedatuena dela ere. Nazioarteko Kriket Federazioak 100 herrialde baino gehiago biltzen ditu. Kirolaren forma modernoa Ingalaterran garatu zen eta oso arrakastatsua da Commonwealtheko kideen artean. Indian, Pakistanen, Bangladeshen, Sri Lankan eta Australian, kirolik sonatuenetakoa da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne