Krimen

1819ko juduen aurkako matxinadak Frankfurten.

Krimen lege hauste larria da.[1] Krimenak ez du definizio zehatz bat zuzenbide penalean[2] baina, erailketa, bortxaketa edo lapurreta bezalako ekintzak mundu osoan dira legaren aurkakoak.

Hizkera arruntean, krimena ekintza bidegabea edo gaitzesgarria da, oro har delitu larria, hala nola norbait hiltzeko edo larriki zauritzeko ekintza borondatezko. Krimen terminoak ez du, zigor-zuzenbide modernoan, definizio sinple eta unibertsalki onarturik, nahiz eta zenbait helburutarako legezko definizioak eman diren. Iritzi zabalduena da krimena legeak sortutako kategoria bat dela; beste era batera esanda, zerbait delitua da dagokion legeak hala adierazten badu eta aplikagarri. Proposatutako definizio bat da krimen bat (edo delitu penal bat) egintza kaltegarria dela, ez bakarrik biktima batentzat, baita erkidego, gizarte edo estatu batentzat ere ("akats publiko bat"). Egintza horiek debekatuta daude, eta legez zigor daitezke.

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Farmer, Lindsay. (2008). Cane and Conoghan ed. Crime, definitions of. in: The New Oxford Companion to Law. Oxford University Press, 263 or. ISBN 978-0-19-929054-3..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne