Kriptorkidia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Sortzetiko eritasuna, testicular disease (en) ![]() ![]() ![]() eritasuna |
Espezialitatea | medikuntza genetikoa |
Asoziazio genetikoa | |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | Q53.9 |
GNS-9-MK | 752.51 eta 752.5 |
OMIM | 219050 |
DiseasesDB | 3218 |
MedlinePlus | 000973 |
eMedicine | 000973 |
MeSH | D003456 |
Disease Ontology ID | DOID:11383 |
Kriptorkidia ugaztunen garapenaren asaldua da, testikuluak enbrioian izaten diren tokitik eskrotora ez jaistea eragiten duena.
Enbrioian testikuluak abdomen aldean izaten dira, eta, enbrioia garatu ahala, eskrotora joan ohi dira; batzuetan, abdomenetik eskrotora bitarteko guneren batean gelditzen dira.
Kriptorkidia alde bakarrekoa (testikulu bat ez jaistea) edo bi aldeetakoa (bi testikuluak ez jaistea) izan daiteke. Haurtzaroan sarri gertatzen da ektopia-mota hau, eta kirurgia bidez sendatu behar izaten da.
Konpontzen ez bada, antzutasun iraunkorra eragiten du. Gainera, testikuluko tumoreak garatzeko probabilitatea handitu egiten da. Zenbait espezietan, hala nola txakurretan, heredagarria da.