Kristal-sistema monokliniko

Ortoklasa sistema monoklinikoan kristalizatzen den minerala da.

Sistema monoklinikoa mineralak kristalizatzen diren zazpi kristal-egituretako bat da. Simetria ardatz bitarra du, honi perpendikularra den plano bat eta inbertsio zentro bat. Sare monoklinikoaren denotazioa 2/m da. Simetria plano bakarra ere izan dezakete sistema honetan kristalizatzen duten mineralek. Baita simetria ardatz bitarra eta sistema plano bakarraren arteko konbinaketa ere. Bi ardatzek angelu kamutsa osatzen dute. Sistema honetan kristalizatzen duen mineral ezagunenetako bat talkoa da, Mohsen eskalan mineralik bigunenaren postua betetzen duena.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne