Kristalizazio

Azido zitrikozko kristal baten hazkundea time-lapse batean.

Kristalizazioa edo kristaltzea egoera likidotik solidora igarotzean kristalak sortzeko prozesua da. Bi fasetan osatzen da: 1. Nukleoen sorrera. 2. Kristalen hazkundea.[1][2] Kristalizazioa nahiko maiz erabiltzen dute kimikan substantzia solido bat garbitzeko.

Mineral eta molekula organiko gehienak erraz kristalizatzen dira, eta ondorioz sortzen diren kristalak kalitate onekoak izaten dira, hau da, ageriko akatsik gabeak. Aitzitik, partikula biokimiko handiagoak, proteinak kasu, zailak izaten dira kristalizatzen.

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]
  2. «ArgazkiGaleria - Elhuyar Aldizkaria» aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne