LeBron James

LeBron James
Bizitza
JaiotzaAkron1984ko abenduaren 30a (39 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBath udalerria, Summit konderria (Ohio)
Coconut Grove (en) Itzuli
Akron
Miami
Cleveland
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Savannah Brinson (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBuchtel High School (en) Itzuli
St. Vincent–St. Mary High School (en) Itzuli
(1999 - 2003)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria, gidoilaria eta telebista-aktorea
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Cleveland Cavaliers2003-2010hegaleko, eskolta23
Miami Heat2010eko uztailaren 10a-2014hegal-pibot, hegaleko6
Cleveland Cavaliers2014-2018hegal-pibot, hegaleko23
Los Angeles Lakers2018ko uztailaren 9a-23
Draft NBA Cleveland Cavaliers
 
Posizio edo espezialitateahegal-pibota
hegalekoa
point forward (en) Itzuli
antolatzailea
Kirol zenbakia6
23
Pisua113 kilogramo
Altuera206 zentimetro
Jasotako sariak

lebronjames.com
IMDB: nm1429908 Allocine: 117439 Rottentomatoes: celebrity/lebron_james Allmovie: p434619 Metacritic: person/lebron-james TV.com: people/lebron-james
Facebook: LeBron Twitter: KingJames Instagram: kingjames Musicbrainz: 7d6308c5-7412-4afe-879f-181c7827744d Discogs: 874074 Olympic.org: lebron-james Edit the value on Wikidata

LeBron Raymone James (Akron, Ohio, Ameriketako Estatu Batuak, 1984ko abenduaren 30a) NBAko Los Angeles Lakers taldean jokatzen duen saskibaloi jokalari profesionala da. 2,06 metro luze da, eta hegaleko posizioan jokatzen du[1][2]. Hirugarren aldiz Mr. Basketball saria eman ziotenean, Ohioko eskolan, oraindik ez zegoen bere sophomore denboraldian St. Vicent – St. Mary-n, orduan hedabideek NBAko hurrengo jokalaririk hoberena izango zela uste zuten. NBAn jokatu aurretik 90 milioiko kontratu bat sinatu zuen Nike konpainiarekin[3]. 18 urterekin, James NBAko 2003. urteko draftean lehenengoa izan zen; beraz, Cleveland Cavaliersekin jokatu zuen hurrengo denboraldian. Cavaliersekin baieztatu zuen bere talentua, eta bere lehenengo denboraldian urteko hasiberri onenaren saria irabazi zuen[4]. NBAra iritsi bezain laster hainbat errekor lortu ditu: adibidez, 10.000, 15.000 eta 20.000 puntu lortu dituen jokalaririk gazteena izatea[5].

2005. urtetik aurrera All-Star taldean sartu dute beti, eta NBAko boskoterik hoberenean parte hartu du 6 aldiz. 2006. urtean 2. gelditu zen denboraldiko jokalari baliotsuenaren saria lortzeko. Bere sari indibidual garrantzitsuena 2009ko maiatzaren 4an iritsi zen, denboraldiko jokalari baliotsuenaren saria eman baitzioten, eta hurrengo denboraldiko sari hori bera ere irabazi zuen[6]. 2011/2012 denboraldian NBAko titulua irabazi zuen (finalean jokalari baliotsuenaren saria ere lortuta). 2012/2013 denboraldian ere irabazi zuen NBAko titulua. Jamesen laguntzaz Cavsek bere lehenengo finalera iristea lortu zuten 2007. urtean baina galdu zuten San Antonio Spurs-en aurka[7].

Estatu Batuetako selekzioarekin 2006.urtean bronzeko domina lortu zuten, eta 2008 eta 2012. urteetan urrezko domina lortu zuten, biak Espainako selekzioaren aurka[8].

2,03 metrorekin bere posizioa hegoaldekoa (3) da, baina bere gaitasunengatik eta bere fisiko onarengatik oinarritzat (1) edo hegaleko-pibotzat (4) jokatu dezake[9].

  1. (Gaztelaniaz) «Terremoto en la NBA: LeBron James ficha por los Lakers» La Vanguardia 2018-07-02 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  2. «LeBron James | NBA.com» www.nba.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  3. (Ingelesez) «LeBron James rechazó con 18 años 10 millones de Reebok» NBA Global (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  4. (Ingelesez) «LeBron James Rookie Year: Accolades, Performances, Contract Details, and More» EssentiallySports 2020-10-18 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  5. (Ingelesez) «LeBron becomes youngest with 20K points» ESPN.com 2013-01-17 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  6. (Gaztelaniaz) «Ganadores MVP NBA de la temporada regular en toda la historia» nbamaniacs 2020-09-18 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  7. (Ingelesez) «2007 NBA Finals - Cavaliers vs. Spurs» Basketball-Reference.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  8. «archive.fiba.com: Players» archive.fiba.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  9. (Gaztelaniaz) «LeBron James completa su metamorfosis como base con el primer 'lebronazo' del curso» Marca.com 2019-10-04 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne