Luis III.a Bavariakoa (alemanez: Ludwig Luitpold Josef Maria Aloys Alfried; Munich, 1845eko urtarrilaren 7a – Sárvár, Hungaria, 1921eko urriaren 18a) Bavariako azken erregea izan zen. 1913 eta 1918 artean erreinatu zuen[1]
Leopoldo bere aitaren ondotik erregeorde izan zen (1912) eta errege izendatu zuten Oton kargurik gabe utzi eta gero. Kargua utzi behar izan zuen 1918ko iraultzaren ondoren.