Lurra

Artikulu hau eguzki-sistemako hirugarren planetari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lur (argipena)».
Lurra 🜨
Lurraren argazkia, NASAk egina.
Lurraren irudi elkartua, NASAk egina.
Izendapenak
Izen alternatiboa
Mundua, Ludia, Gaia, Amalur
Ezaugarri orbitalak
Garaia: J2000.0
Afelioa
152098232 km
(1.01671388 UA) 
Perihelioa
147098290 km
(0.98329134 UA) 
149598261 km
(1.00000261 UA) [1]
Eszentrikotasuna0.01671123[1]
365.256363004 egun[2]
(1.000017421 urte)
Batezbesteko abiadura orbitala
29.78 km/s[3]
(107200 km/h)
269.05°[4]
Makurdura orbitala7.155° Eguzkiaren ekuatorera;
1.57869°[5] plano inbariantera.
348.73936°[3]
Perihelioaren argumentua
114.20783°[3]
Sateliteak1 (Ilargia)
1070 satelite artifizial
21000 hondakin atal
10 cm baino handiagoak 

(2013-10-24)[6]
Ezaugarri fisikoak
Batezbesteko erradioa
6371.0 km[7]
Ekuatoreko erradioa
6378.1 km[8]
Poloko erradioa
6356.8 km[9]
Zanpaketa0.0033528[10]
1/298.257222101 (ETRS89)
Zirkunferentzia40075.017 km (ekuatoriala) [8]
40007.86 km (meridionala) [11][oh 1]
Gainazal azalera
510072000 km2[12][13]
(148940000 km2 (29.2%) lehorra
361132000 km2 (70.8%) ura)
Bolumena1.08321×1012km3[3]
Masa5.97219×1024kg[14]
3.0×10-6 Eguzki)
Batezbesteko dentsitatea5.514 g/cm3[3]
Gainazal grabitatea
9.807 m/s2
(1 g)
0.3307[15]
11.186 km/s[3]
Errotazio periodo siderala
0.99726968 d[16]
(23h 56m 4.100s)
Ekuatoreko errotazio abiadura
1,674.4 km/h (465.1 m/s)[17]
23°26' 21.4119[2]
Albedoa0.367 (geom.)[3]
0.306 (Bond)[3]
Gainazaleko tenp. min batezbeste max
Kelvin 184 K[18] 288 K[19] 330 K[20]
Celsius −89.2 °C 15 °C 56.7 °C
Atmosfera
Gainazaleko presioa
101.325 kPa (itsas mailan)
Osaera78.08% nitrogeno (N2)[3] (aire lehorra)
20.95% oxigeno (O2)
0.930% argon
0.039% karbono dioxido[21]
~ 1% ur lurrun (klimaren arabera)

Lurra Eguzki-sistemako hirugarren planeta da, dentsoena eta bizia duen planeta ezagun bakarra. Datazio erradiometrikoa erabilita eta beste ebidentzia iturri batzuk hartuta, Lurra orain dela 4.500 milioi urte baino gehiago sortu zen[22][23][24][25]. Lurraren grabitateak[26] espazioko beste objektu batzuekin elkarrekintza du, bereziki Eguzkia eta Ilargiarekin, Lurraren satelite natural bakarra. Lurrak Eguzkiaren inguruan bira bat ematen du 365,26 egunean behin, urte gisa ezagutzen den denbora. Denbora honetan zehar Lurrak bere buruari 366,26 bira ematen dizkio[oh 2].

Lurraren biraketa-ardatza bere plano orbitalarekiko okertua dago, urtaroak sortuz[27]. Ilargiaren eta Lurraren arteko grabitazio elkarrekintzak itsasaldiak sortzen ditu, Lurra bere ardatzean egonkortzen du eta biraketa abiadura geldotzen du[28]. Lurra da Eguzki-sistemako planetarik dentsoena eta lau planeta telurikoen artean handiena.

Lurraren litosfera milioika urtetan gainazalean zehar higitzen diren plaka tektoniko[29] izeneko hainbat atal zurrunetan banatuta dago. Lurraren gainazalaren % 71 urez estalita dago[30]. Beste guztia kontinente eta uharteak dira, bertako aintzira eta ur-ibilguak kontuan hartuta. Poloak gehienbat izotzez daude estaliak, itsas-izotzak eta Antartikako izotz-geruza barne. Lurraren barnea oraindik ere aktibo dago, burdinazko barne-nukleo solidoarekin, eremu magnetikoa eragiten duen kanpo-nukleo likidoarekin eta mantu osatzen duen geruza lodi eta nahiko solidoarekin. Geruza hauek plaken tektonika eragiten dute.

Lurraren historiako lehen mila milioi urtetan, bizia agertu zen ozeanoetan, eta Lurraren atmosfera eta gainazala eraldatzen hasi zen, organismo aerobiko eta anaerobiko ugari sortuz. Ebidentzia geologikoaren arabera, biziaren jatorria orain dela 4.100 milioi urte eman zen, gutxienez. Hortik aurrera, Lurrak Eguzkiarekiko duen distantziak, ezaugarri fisikoek eta historia geologikoak baimendu du biziaren eboluzioa eta garapena. Lurreko biodibertsitatea milioika urtetan garatu da, era jarraituan hedatuz iraungipen masiboetan izan ezik[31]. Lurrean bizi izan diren espezieen % 99 baino gehiago iraungita dago[32][33][34]. Gaur egun zenbat espezie bizi diren eztabaidarako gaia da[35][36][37], espezie gehienak ez direlako oraindik deskribatu[38]. Lurrean 7.600 milioi gizaki bizi dira, haren biosferaren eta mineralen mende[39]. Gizakiek gizarte eta kultura ezberdinak garatu dituzte; politikoki, Lurrean 200 estatu burujabe baino gehiago daude.

  1. a b Simon, J. L.; Bretagnon, P.; Chapront, J.; Chapront-Touze, M.; Francou, G.; Laskar, J.. (1994-02-01). «Numerical expressions for precession formulae and mean elements for the Moon and the planets» Astronomy and Astrophysics 282: 663–683. ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  2. a b USEFUL CONSTANTS. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  3. a b c d e f g h i Earth Fact Sheet. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  4. Earth mean anomaly|website=Wolfram Alpha - Wolfram|Alpha Results. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  5. Allen, C. W.. (2000). Allen's astrophysical quantities. (4th ed. argitaraldia) AIP Press ISBN 0387987460..
  6. (Ingelesez) «How Many Satellites are in Space? - Universe Today» Universe Today 2013-10-24 (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  7. CRC handbook of chemistry and physics, 2000-2001. (81st ed. argitaraldia) CRC Press 2000 ISBN 0849304814..
  8. a b NGA: (U) World Geodetic System 1984 (UNCLASSIFIED). (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  9. Global earth physics : a handbook of physical constants. American Geophysical Union 1995 ISBN 0875908519..
  10. Petit, International Earth Rotation and Reference Systems Service (IERS) Conventions Centre. US Naval Observatory (USNO). Bureau International des Poids et Mesures (BIPM). Hrsg.: Dennis D. McCarthy ; Gerard. (2004). IERS Conventions (2003). Bundesamt für Kartographie und Geodäsie ISBN 3898888843..
  11. How WGS 84 defines Earth. 2011-04-24 (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  12. 8(o) Introduction to the Oceans. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  13. (Ingelesez) The World Factbook — Central Intelligence Agency. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  14. Earth - By the Numbers | Planets - NASA Solar System Exploration. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  15. Williams, James G.. (1994-08-01). «Contributions to the Earth's obliquity rate, precession, and nutation» The Astronomical Journal 108: 711–724.  doi:10.1086/117108. ISSN 0004-6256. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  16. Walter), Allen, C. W. (Clabon. (2000). Allen's astrophysical quantities. (4th ed. argitaraldia) AIP Press ISBN 0387987460..
  17. Walter), Allen, C. W. (Clabon. (2000). Allen's astrophysical quantities. (4th ed. argitaraldia) AIP Press ISBN 0387987460..
  18. World: Lowest Temperature | ASU World Meteorological Organization. 2010-06-16 (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  19. (Ingelesez) Temperature may hit high in 2010. 2009-12-10 (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  20. World: Highest Temperature | ASU World Meteorological Organization. 2013-01-04 (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  21. National Oceanic & Atmospheric Administration (NOAA) – Earth System Research Laboratory (ESRL), Trends in Carbon Dioxide.
  22. Geologic Time: Age of the Earth. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  23. Lurraren adina - Zientzia.eus. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  24. Dalrymple, G. Brent. «The age of the Earth in the twentieth century: a problem (mostly) solved» Geological Society, London, Special Publications 190 (1): 205–221.  doi:10.1144/gsl.sp.2001.190.01.14. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  25. Manhes, Gérard; Allègre, Claude J.; Dupré, Bernard; Hamelin, Bruno. «Lead isotope study of basic-ultrabasic layered complexes: Speculations about the age of the earth and primitive mantle characteristics» Earth and Planetary Science Letters 47 (3): 370–382.  doi:10.1016/0012-821x(80)90024-2. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  26. Lurreko grabitatea. PisuaBatxilergoko Fisikako edukiak Ordiziako Jakintza ikastolan. (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
  27. Global earth physics : a handbook of physical constants. American Geophysical Union 1995 ISBN 0875908519. PMC 31753729. (Noiz kontsultatua: 2018-07-01).
  28. (Ingelesez) Laskar, J.; Robutel, P.; Joutel, F.; Gastineau, M.; Correia, A. C. M.; Levrard, B.. (2004-11-23). «A long-term numerical solution for the insolation quantities of the Earth» Astronomy & Astrophysics 428 (1): 261–285.  doi:10.1051/0004-6361:20041335. ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2018-07-01).
  29. «Txikipedia:Plaken tektonika - Wikipedia, entziklopedia askea.» eu.wikipedia.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
  30. (Ingelesez) «Oceans & Coasts | National Oceanic and Atmospheric Administration» www.noaa.gov (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  31. Sahney, Sarda; Benton, Michael J.; Ferry, Paul A.. (2010-08-23). «Links between global taxonomic diversity, ecological diversity and the expansion of vertebrates on land» Biology Letters 6 (4): 544–547.  doi:10.1098/rsbl.2009.1024. ISSN 1744-957X. PMID 20106856. PMC PMC2936204. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  32. (Ingelesez) Kunin, W. E.; Gaston, K. J.. (2012-12-06). The Biology of Rarity: Causes and consequences of rare—common differences. Springer Science & Business Media ISBN 9789401158749. (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  33. (Ingelesez) Stearns, Beverly Peterson; Stearns, Stephen C.. (2000). Watching, from the Edge of Extinction. Yale University Press ISBN 0300084692. (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  34. (Ingelesez) Opinion | Prehistory’s Brilliant Future. (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  35. (Ingelesez) «How many species on Earth? About 8.7 million, new estimate says» ScienceDaily (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  36. Biodibertsitatearena, 1 Noe zaharraren legatua - Zientzia.eus. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  37. (Ingelesez) «Researchers find that Earth may be home to 1 trillion species | NSF - National Science Foundation» www.nsf.gov (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  38. Mora, Camilo; Tittensor, Derek P.; Adl, Sina; Simpson, Alastair G. B.; Worm, Boris. (2011-08-23). «How Many Species Are There on Earth and in the Ocean?» PLoS Biology 9 (8)  doi:10.1371/journal.pbio.1001127. ISSN 1544-9173. PMID 21886479. PMC PMC3160336. (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  39. (Ingelesez) Hwang, Andrew D.. «7.5 billion and counting: How many humans can the Earth support?» The Conversation (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne