Magna Graecia

Magna Graecia
Motaeskualde geografiko eta eskualde historiko
Geografia

Magna Graecia (latinez) edo Grezia Handia[1][2] (antzinako grezieraz: Μεγάλη ΕλλάςMegálê Ellás) Antzinaroan Italiar penintsula hegoaldean eta Sizilian kokaturiko eta K.a. VIII. mendean jaiotako polis edo hiri grekoek osatzen zuten lurraldeari zeritzon.

Magna Graecia erromatarrek erabilitako terminoa izan zen Graiatik (Γραία) etorritako immigrante helenoek sortu zuten greziar kolonizazio zonaldea deskribatzeko. Siziliako eta italiar penintsulako kolonizatutako zonaldeak termino horren esker ezagutu ziren.

Hain zuzen ere, Grezia eta greko hitzak eratorria dute Magna Graecia terminotik.

Gaur egun, hiri greko horien jaraunspen kulturala bide diren hizkuntza greziarrak mintzatzen dira han: grikoa eta grekokalabrera.

  1. Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.
  2. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne