Maiztasun

Maiztasun
Formula
Formulako ikurra eta
Ohiko ikurra, eta
Neurtzeko unitateahertz eta reciprocal second (en) Itzuli
Dimentsioa
Erloju baten segundoen orratza 1 Hz-ko maiztasunaz egiten du tik, minutuenak, berriz, 1/60 = 0,0166.
Ziklikoki dir-dir egiten duten hiru argi, 0,5 Hz-eko (goian), 1 Hz-eko (erdian) eta 2 Hz-eko (behean) (f) maiztasunekin. (T) periodoa, segundotan adierazia, maiztasunaren alderantzizkoa da.
Ondas mas luminicas
Irrati-uhin luzeen maiztasuna (behe-frekuentzia LF) 40 kilohertzekoa da.[1], 535 kiloherertzetan hasten da irrati-banda[2], irrati-uhin laburrak 1,6 megahertzetan hasten dira [3], espektro infragorria 30 terahertz ingurukoa da[4], argi-uhinak 430 eta 750 terahertz artean daude[5], ultramore-uhinak, 770etik 30,000 terahertzera bitartekoak; X izpiak 30 petahertzetik 10 exahertzera; eta gamma izpiak, 10 zettahertzeraino[6], bonba nuklear edo atomiko batean ikus daitekeenez[7]
pendulua, 2,8 ko periodoa eta 0,36 Hertz–Hz

Maiztasuna edo frekuentzia —eskuarki, v letra grekoarekin edo f letra latindarrarekin adierazten da— edozein prozesu periodikoren errepikapen kopurua da, denbora-unitate bakoitzeko.​ Periodoa gertaera errepikakor bakoitzaren iraupena da; beraz, periodoa maiztasunaren alderantzizkoa da[8].​ Denbora-maiztasuna ere esaten zaio, eta espazio-maiztasunarekin eta maiztasun angeluarrarekin duen kontrastea azpimarratzen du.

Gertaera baten maiztasuna kalkulatzeko, gertaera kopuru bat kontabilizatzen da denbora-tartea kontuan hartuta, eta, gero, errepikapen horiek igarotako denboraren arabera banatzen dira. Nazioarteko Unitate Sistemaren (SI) arabera, maiztasuna hertzetan (Hz) neurtzen da, Heinrich Rudolf Hertzen omenez. Hertz bat segundoero errepikatutako gertaera edo fenomeno baten maiztasuna da. Hala, bi hertzeko maiztasuna duen fenomeno bat bi aldiz errepikatzen da segundoko. Unitate horri «ziklo segundoko» (zs) deitu zitzaion hasiera batean.

Maiztasunak adierazteko beste unitate batzuk dira: minutuko biratan (b/min edo e/min, SIren notazioaren arabera), bihotz-maiztasuna minutuko taupadetan (tau/min) eta tempo musikala pultsu minututan (ppm, ingelesezko terminologian).

Maiztasuna (uhin batean) kalkulatzeko aukerako metodo bat da uhinaren bi gailurren artean igarotzen den denbora neurtzea eta, ondoren, maiztasuna kalkulatzea erlazio hau erabiliz:

Ikurra Izena
Maiztasuna
Seinalearen periodoa

Periodoa da errepikatzen den ekitaldi batean ziklo batek irauten duen denbora; beraz, periodoa maiztasunaren alderantzizkoa da[9]. Adibidez: jaioberri baten bihotzak minutuko 120 aldiz taupatzen badu (2 hertz), T periodoa —taupaden arteko denbora-tartea— segundo erdia da (60 segundo 120 taupadaz zatituta). Maiztasuna parametro garrantzitsua da zientzian eta ingeniaritzan, oszilazio- eta bibrazio-fenomenoen tasa zehazteko, hala nola bibrazio mekanikoak, audio-seinaleak (soinua), irrati-uhinak eta argia.

  1. info@citel. .
  2. Radio Broadcast Signals. (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
  3. Electromagnetic Spectrum. (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
  4. «Electromagnetic Spectrum | COSMOS» astronomy.swin.edu.au (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  5. Luz visible - Ventanas al universo. .
  6. «Radiación electromagnética: información básica | Radiansa». www.radiansa.com. Consultado el 4 de enero de 2022.
  7. «Los rayos gamma: de la guerra a los astros» planetario.unlp.edu.ar (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  8. (Ingelesez) «Definition of PERIOD» www.merriam-webster.com 2024-03-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  9. com/dictionary/period «Definición de PERÍODO». Consultado el 3 de octubre de 2016.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne