Malerrekako hizkera

Malerrekako hizkera Nafarroa Garaiko iparraldean, Malerreka eskualdean mintzatzen den euskal hizkera da, Iparraldeko goi nafarreraren azpieuskalkia. Malerrekako hizkera, berez, ez da bloke homogeneo bat, udalerriaren arabera inguruetako Leitzaldea, Bortziri eta Baztan eskualdeetako eraginak baititu, eta, bestalde, udalerri bakoitzeko euskarak ere bere tokian tokiko berezko ezaugarriak baititu.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne