Mark Twain

Mark Twain

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSamuel Langhorne Clemens
JaiotzaFlorida (Missouri)1835eko azaroaren 30a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaMark Twain House (en) Itzuli
HeriotzaRedding (Connecticut)1910eko apirilaren 21a (74 urte)
Hobiratze lekuaWoodlawn Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaJohn Marshall Clemens
AmaJane Lampton Clemens
Ezkontidea(k)Olivia Langdon Clemens  (1870eko otsaila -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaCascadilla School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, eleberrigilea, autobiografialaria, irakaslea, umorista, haur literatura idazlea, bidaia idazlea, aforista, zientzia-fikzio idazlea, idazlea, prosalaria eta iritzi-kazetaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Izengoitia(k)Mark Twain, Sieur Louis de Conte eta Thomas Jefferson Snodgrass
Genero artistikoahistorical fiction (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0878494 IBDB: 13531
Musicbrainz: 4d584c99-249e-493f-8c5f-d022bd8de433 Songkick: 334328 Discogs: 463414 IMSLP: Category:Twain,_Mark Find a Grave: 19697 Edit the value on Wikidata

Samuel Langhorne Clemens «Mark Twain» ezizenaz ezaguna (Florida, Missouri, AEB, 1835eko azaroaren 30a - Redding, Connecticut, 1910eko apirilaren 21a)[1], jatorri eskoziarreko idazle estatubatuar ospetsua izan zen. AEBko umoregilerik nagusitzat jo izan dute, eta William Faulknerek[2] esan zuen Ameriketako idazlerik handienetakoa[3] zela ingelesez idatzitako literaturan. Ospe handiko lanak idatzi zituen, A Connecticut Yankee in King Arthur's Court (1889) eta Pudd'nhead Wilson (1894), esaterako, eta The Gilded Age: A Tale of Today (1873) Charles Dudley Warnerrekin batera, baina bere lanik ezagunenak Tom Sawyer-en abenturak eta Huckleberry Finn-en abenturak dira[4]; azken horri, maiz, Ameriketako nobela handia deitu izan zaio. Batez ere, eleberriak idatzi zituen.

Twain Hannibalen (Missouri) hazi zen, geroago Tom Sawyer eta Huckleberry Finn-en eszenatokia izan zena. Inprimategi batean, ikasketak egin zituen, eta, ondoren, tipografia lanetan aritu zen, Orion Clemens bere anaia nagusiaren egunkarian artikuluak idazten lagunduz. Geroago, Mississippi ibaian, ibai-ontzien pilotu izan zen mendebaldera joan aurretik, Nevadan Orion anaiarekin bat egiteko. Umorez aipatu zuen meatzaritzan izan zuen arrakastarik eza, eta Virginia City Territorial Enterpriserako kazetaritzara jo zuen[5]. Bere umorezko The Celebrated Jumping Frog of Calaveras County ipuina 1865ean argitaratu zen, Kaliforniako Angels Camp-eko Angels Hotelean entzun zuen istorio batean oinarrituta, non meatzari gisa denbora pixka bat eman baitzuen. Istorio laburrak arreta piztu zuen nazioartean, eta frantsesera ere itzuli zuten[6]. Bere adimenak eta satirak, prosan eta hizkeran, kritikarien eta kideen laudorioak irabazi zituen, eta presidente, artista, industrialari eta Europako erregeen laguna izan zen. Hasieran, amerikar inperialista sutsua izan bazen ere (Hawaiiko uharteetan amerikar interesen alde gogor hitz egin zuen), gero, Amerikako Liga Antiinperialistako presidenteorde izan zen 1901etik 1910ean hil zen arte, Filipinetako eta Amerikako Gerraren aurka gogor agertuz[7][8].

Twainek diru asko irabazi zuen bere idazkera eta hitzaldietatik, baina zatirik handiena galdu zuten enpresetan inbertitu zuen, hala nola Paige Compositorean bere konplexutasunagatik eta zehaztasun gabeziagatik huts egin zuen tipografia mekaniko batean. Atzerapauso finantzario horien harira, porrot-aitorpena aurkeztu zuen, baina, denborarekin, bere finantza arazoak gainditu zituen Henry Huttleston Rogers Standard Oil-eko zuzendariaren laguntzarekin. Azkenean, bere hartzekodun guztiei ordaindu zien osorik, nahiz eta porrotaren adierazpenak ez zuen horretara behartzen.

Twain Halley kometaren agerpena eta gutxira jaio zen, eta harekin aterako zela iragarri ere zuen, eta kometa Lurretik hurbilen egon eta hurrengo egunean hil zen[9].

  1. «Welcome to the Mark Twain House & Museum - Biography of Mark Twain» web.archive.org 2017-06-03 (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  2. Jelliffe, Robert A. (1956). Faulkner at Nagano. Tokyo: Kenkyusha, Ltd
  3. (Ingelesez) «The Learning Network» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  4. (Ingelesez) The Mark Twain House & Museum. (Noiz kontsultatua: 2016-06-08).
  5. Thomson, David, In Nevada: The Land, The People, God, and Chance, New York: Vintage Books, 2000. ISBN 0-679-77758-X p. 35
  6. (Ingelesez) Mark Twain. (1903). The Jumping Frog: in English, then in French, then clawed back into a civilized language once .... Harper & Bros. (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  7. (Ingelesez) Thurber, Dani. «Research Guides: World of 1898: International Perspectives on the Spanish American War: Introduction» guides.loc.gov (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  8. Stone, Oliver; Kuznick, Peter (2013). The Untold History of the United States.
  9. (Ingelesez) «Mark Twain's weird but perfect ending» PBS NewsHour 2022-04-21 (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne