Marruskadura-indar

Marruskadura indarra ulertzeko bideoa.
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.

Fisikan, marruskadura-indarra —edo, besterik gabe, marruskadura— elkar ukitzen duten bi azalen arteko labainketari edo errodadurari kontra egiten dion indarra da.[1] Marruskadura-indarra bi gorputzen ukipen-gainazaletan agertzen da, gainazalarekiko norabide perpendikularra du eta gorputzen elkarrekiko higidura tangentziala oztopatzen du ukipena galtzen ez den bitartean. Bi gorputzetan indar bana agertzen da aldi berean, bietan norabide berekoa, baina alderantziko noranzkoekin; alegia, gorputz bakoitzean indar batek eragiten du, eta bi indar horiek akzio-erreakzioko printzipioa betetzen dute.[2]

Izatez, bi gorputzen gainazalek dituzten inperfekzio eta laztasunen ondorioz agertzen da marruskadura. Bi gorputzak elkarrekiko geldi daudenean (marruskadura estatikoa dagoenean), ez da energiarik xahutzen; bata bestearekiko higitzen ari direnean (marruskadura dinamikoa edo zinetikoa), ordea, energia xahutzen da marruskaduraren kausaz, eta prozesu horretan bi gorputzen energia zinetikoaren parte bat bero bihurtzen da.

  1. «marruskadura» Zientzia eta Teknologien Hiztegi Entziklopedikoa (Elhuyar Fundazioa) (Noiz kontsultatua: 2019-01-30).
  2. Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2003). Fisika orokorra (2. argitalpena). UEU ISBN 9788484380450. (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne