Mary Robinson, jaiotzaz eta izen osoz Mary Therese Winifred Bourke eta Máire Mhic Róibín[1] irlanderaz (Béal an Átha-Ballina, Maigh Eo-Mayo, 1944ko maiatzaren 21 -) Irlandako Errepublikako zazpigarren presidentea (1990-1997) eta kargu honetara heldutako lehen andrazkoa izan zen; Fianna Fáil alderdiaren laguntza izan ez duen historiako lehena ere izan zen[2].
1997tik 2002ra NBEren Giza Eskubideen gaineko Goi-Ordezkaria izan zen. Eragin handiko nazioarteko erakunde eta elkarte askotako kidea, 2010eko martxoan Euskal Herriak bizi duen gatazkari irtenbidea errazteko publiko egin zen Bruselako Adierazpenaren sinatzaileetakoa da.