Mekanika aplikatua

Mekanika aplikatua ( ingeniaritza mekanikoa ere ) zientzia fisikoen eta mekanikaren aplikazio praktikoaren adarra da. Mekanika hutsak deskribatzen du gorputzek (solidoak eta fluidoak) edo gorputz-sistemek kanpoko indarrei ematen dieten erantzuna . Sistema mekanikoen adibide batzuen artean, presiopeko likido baten jarioa, solido baten haustura indar aplikatu batengatik, edo belarri baten bibrazioasoinuari erantzunez. Diziplina honetan aritzen den mekanikari deritso.

Mekanika aplikatuak gorputz baten portaera deskribatzen du, bai hasierako atseden-egoeran, bai higiduran indarren ekintzaren menpe.[1] Mekanika aplikatua, teoria fisikoaren eta berau teknologian aplikatzearen artean dagoen hutsunea gainditzeko zubia da. Ingeniaritza arlo askotan erabiltzen da, batez ere ingeniaritza mekanikoan eta ingeniaritza zibilan. Testuinguru horretan, Ingeniaritzako Mekanika deritzo. Ingeniaritza mekaniko modernoen zati handi bat Isaac Newton-en mugimendu-legeetan oinarritzen da, eta haien aplikazioaren praktika modernoa Stephen Timoshenkorengan koka daiteke, hau da, ingeniaritza mekaniko modernoaren aita dela esan daiteke.

Zientzia praktikoen baitan, mekanika aplikatua erabilgarria da ideia eta teoria berriak formulatzeko, fenomenoak deskubritzeko eta interpretatzeko eta tresna esperimentalak eta konputazionalak garatzeko. Natur zientzien aplikazioan,mekanikaren erabilera termodinamikarekin ere osatzen da, beroa eta orokorrean energiaren ikerkuntzarekin, baita elektromekanikaren, elektrizitatearen eta magnetismoaren ikerkuntzarekin. [2]

  1. Engineering Mechanics (statics and dynamics) - Dr.N.Kottiswaran ISBN 978-81-908993-3-8
  2. Thermodynamics - and the Free Energy of Chemical Substances. Lewis, G. and M. Randall (1923)

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne