Mendi

Matterhorn/Cervino mendia

Mendia lurrazaleko goragune handia da, inguruko eremutik nabarmen goratzen dena[1]. Mendia muinoa baino handiagoa da. Mendien sorrera indar tektonikoek edo sumendiek eragiten dute. Indar hauek lurrazala altxa dezakete. Mendiak gutxinaka higatuz doaz, ibaien, eguraldiren eta glaziareen eraginpean. Mendi batzuk tontor bakanduak dira, baina gehienak mendikate batean kokatzen dira.

Munduko lurren % 24 dira menditsu, eta gizakien %10 bizi dira gune menditsuetan. Munduko ibai guztien sorburua mendietan dago, eta gizakien erdiek baino gehiagok mendiak behar dituzte ura lortzeko. Mendietako altitude handiek itsas mailan baino klima hotzagoak sortzen dituzte eta eragin handia dute mendietako ekosistemetan: altitude ezberdinek flora eta fauna ezberdinak dituzte. Lurra eta klima hain abegikorrak ez direnez, mendiak gutxiago erabiltzen dira nekazaritza, baina gehiago baliabideen ekoizpenean eta aisian, hala nola eski eta ibilaldietarako (mendizaletasuna).

Munduko mendi garaiena Everest da (8.848m itsas-mailatik[2], Nepal-Tibet mugan) eta Euskal Herrikoa Hiru Erregeen Mahaia (2.428 m[3], Nafarroa Garaian). Eguzki Sistemako edozein planetako mendi garaiena Olympus Mons da (21.171 m, Marten).

  1. Mendi sarrera Euskaltzaindiaren hiztegian.
  2. Everest mendia, 8000ers.com webgunean- (2008)
  3. (Gaztelaniaz) Nacional, Instituto Geográfico. «Instituto Geográfico Nacional» Geoportal oficial del Instituto Geográfico Nacional de España (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne