Michel de Montaigne

Michel de Montaigne

Bordeleko alkate

Bizitza
JaiotzaSaint-Michel-de-Montaigne1533ko otsailaren 28a
Herrialdea Frantziako Erresuma
Lehen hizkuntzalatina
HeriotzaSaint-Michel-de-Montaigne1592ko irailaren 13a (59 urte) (59 urte)
Familia
AitaPierre Eyquem de Montaigne
Ezkontidea(k)François de La Chassaigne (en) Itzuli  (1565eko urriaren 3a (egutegi gregorianoa) -
Familia
Hezkuntza
HeziketaCollege of Guienne (en) Itzuli
Tolosako Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
latina
frantses ertaina
gaskoia
okzitaniera
frantsesa
Irakaslea(k)Muretus (en) Itzuli
George Buchanan (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, itzultzailea, legelaria, saiakeragilea, autobiografialaria, politikaria, legelari-poeta, frantses moralista eta idazlea
Lantokia(k)Frantzia
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Musicbrainz: be371e6a-f23a-418b-8bd2-8864095e89da Discogs: 3234829 Find a Grave: 7717423 Edit the value on Wikidata

Michel Eyquem de Montaigne (Saint-Michel-de-Montaigneko gaztelua, Périgord, 1533ko otsailaren 28a - ib., 1592ko irailaren 13a) Frantziar errenazimenduko filosofo, idazle, moralista eta politikaria izan zen, Essais («Entseguak») idazlanari esker entsegua genero literario modura zabaltzeagatik ezaguna da, Mendebaldeko kulturan eragin handia eragin zuelarik. Bere lana ezaguna da eguneroko anekdotak eta ikuspegi intelektual batetik egindako autobiografia bat batzeagatik. Bizitza osoa eman zuen Frantzian obra hori idazten, nahiz eta tarteka Italiara eta Alemaniara bidaiak egin zituen.

Lehen bi liburukiak Bordelen argitaratu ziren, 1580an; 1588an hiru liburuki argitaratu ziren Parisen, eta bera hil ondoren (1595) argitaratu zen, ohar autobiografikoz betea, azken bertsioa. Bere pentsamendua idazle klasikoengan oinarritzen da gehienbat, hauen inguruan hausnartu zuen, beren bizitzak deskribatu eta garai hartako gertakariak aditzera eman zituen. Montaigneren lehen garaian, autore klasikoak irakurtzeaz gain (Seneka eta Plutarko, batez ere), eszeptizismoa eta estoizismoa sutsuki landu zituen. Azken garaian, epikureismoak hartu zuen nagusitasuna. Jakitunaren barne-askatasunean oinarritzen da bere pentsamendu guztia. Gizakia aztertuko du gehienbat. Agnostizismo modernoaren aldera jo zuen, fede kristauaren dogmak zalantzan jarri ez bazituen ere.

Mendebaldeko autore askorengan eragin zuzena izan zuen, besteak beste Francis Bacon, René Descartes,[1] Blasie Pascal, Jean-Jacques Rousseau, Albert Hirschman, William Hazlitt,[2] Ralph Waldo Emerson, Friedrich Nietzsche, Stefan Zweig, Eric Hoffer, Isaac Asimov, eta seguruenik William Shakespeare-ren azken lanetan ere.

Bere bizitzan zehar, Montaigne ezagunagoa izan zen politikagintzarengatik autore modura baino. Bere entseiuetan eguneroko anekdota eta buruhauste pertsonalez hitz egin izana estilo propiodun berrikuntza beharrean kalte modura ikusia izan zen, eta “neu naiz neure liburuaren gaia” deklarazioa, bere garaikideek norbereganako errukitze modura ikusi zuten. Denborak aurrera egin ahala, ordea, Montaigne garai horretako zalantzen haragiztatze modura ikusia izango zen. Ezaguna da bere galdera eszeptikoarengatik, “Que sçay-je” (“Nik zer dakit?”, egungo frantsesera honela itzultzen da: que sais-je?).

  1. (Ingelesez) Buckley, Michael J.. (1990). At the Origins of Modern Atheism. Yale UP, 69 or..
  2. (Ingelesez) Kinnaird, John. (1978). William Hazlitt: Critic of Power. Columbia University Press, 274 or..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne