Mikael Agricola

Mikael Agricola
Agricolaren irudia Testamentu Berria itzultzen. Irudi gehiago
Lutheran Bishop of Turku (en) Itzuli

1554 - 1557
Bizitza
JaiotzaPernåc. 1510
Herrialdea Suedia
Talde etnikoaFinn etnia
HeriotzaPionerskoye (en) Itzuli1557ko apirilaren 9a (46/47 urte)
Hobiratze lekuaVyborg
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Halle-Wittenberg (en) Itzuli
Hizkuntzakfinlandiera
latina
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, apaiza, itzultzailea, teologoa, poeta eta Bibliaren itzultzailea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Musicbrainz: 34e0c883-5975-45a1-a8ec-8c1dbb7003d5 Discogs: 4895776 Edit the value on Wikidata

Mikael Agricola (c. 1510 – 1557ko apirilaren 9a) finlandiar elizgizon, idazle eta itzultzailea izan zen, Erreforma Protestantea Suediar Erresuman zabaltzen eginiko lanagatik eta finlandieraz idazten lehenbizikoa izateagatik ezaguna. Ikasketak Vyborgen eta Åbon egin ondoren, Skyte apezpikuak Wittenbergeko unibertsitatera bidali zuen eta bertan, garaiko erreformatzaile eta humanista ospetsuenen giroan ibili zen: Melanchthon eta Luther beraren eskolak jaso zituen. Haien gomendioak jarraitu eta Åbora itzuli zen, bertan aldaketei hasiera emateko; hain zuzen ere, Finlandia osoko lehen apezpiku luteranoa bihurtu zen 1554an, eta ezkontzen ere, lehenbiziko apaiza izan zen (1550ean)[1].

Erreforma Protestantea Finlandiara zabaltzeko Gustavo Vasa erregearen onespena izan zuen eta orduan, erlijio-lanak finlandierara itzultzeko lanari ekin zion. Gazte hil zen arren, guztira, bost obra argitaratu zituen, haien artean, finlandieraz inoiz idatzi den lehena, Abckiria edo Abc-liburua (1543); hor, hizkuntza horretan irakurtzeko, idazteko eta ahoskatzeko teknikak irakasten dira. Horrekin batera, Rucouskiria otoitz-liburua (1544), eta haren maisulana izan zena, Se Wsi Testamenti edo Testamentu Berriaren itzulpena (1548)[2][3].

  1. Häkkinen, Kaisa: "Mikael Agricolan elämä ja elämäntyö". Teoksessa Häkkinen & Vaittinen 2007, o. 16
  2. Mikael Agricola - sanojensa mittainen mies Postimuseo Viitattu 29.3.2010
  3. Häkkinen 2007: 16-18

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne