Mikel Lasa

Mikel Lasa

(2014)
Bizitza
JaiotzaDonostia1938ko irailaren 1a (85 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta

Literaturaren Zubitegia: 101

Mikel Lasa Alegria (Donostia, Gipuzkoa, 1938ko irailaren 1a) euskal idazlea da, olerkigintzan eta itzulpengintzan nabarmendu dena. Salamancan Filosofia eta Teologiako ikasketak egin ondoren Ekonomiako eta Informatikako ikasketak amaitu zituen. Euskaltzain urgazlea da. Egan, Olerti, Yakin, Zeruko Argia, Zabalik, Literatur Gazeta aldizkarietan eman ditu argitara lanik aipagarrienak.

Lasaren olerkigintzak berrikuntza nabarmena ekarri zuen euskal literaturara, bere garaiko olerki sozialetik aparte, Europako joerei irekita, poesia intelektualagoa egiten baitzuen. Bere lan poetikoaren oinarria 1971n, bere arreba Amaia Lasarekin batera ateratako Poema bilduma izeneko liburua da, olerki zaharrenak 1963az gero idatziak badira ere. 1984an berriro argitaratu zen bilduma hori, orduko hartan Mikelenak bakarrik, eta 1993an Memory Dump izeneko obra eman du argitara, lehengo bilduma osoa, poema berriekin eta literaturari buruzko aburuekin batera.

Bestalde, Alfonso Sastreren, Marcel Schwoben, Michel Tournierren eta Arthur Rimbauden obra batzuk itzuli ditu euskarara.

Lasarena da, halaber, Nobela Berria Hego Ameriketan (1972) saiakera.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne