Milan-San Remo

Milan-San Remo
Alessandro Petacchiren garaipena 2005ko ekitaldiaren amaieran.
Ezaugarriak
DataMartxoaren erdialdera
EskualdeaItalia Milan eta San Remo, Italia
Bertoko izena(k)Milano-Sanremo
ModalitateaErrepidea
TxapelketaUCI World Tour
MotaEgun bateko lasterketa klasikoa
AntolatzaileaRCS Sport
Historia
Lehenengo edizioa1907
Lehenengo irabazleaFrantzia Lucien Petit-Breton
Garaipen gehienBelgika Eddy Merckx
(7 aldiz)
Webguneahttp://www.milanosanremo.it

Milan-San Remo Italiako txirrindulari lasterketa klasiko bat da. Egun bakarreko lasterketen artean luzeenetako bat da, 290 kilometro inguruko ibilbidearekin. Lehen edizioa 1907an egin zen. Italian antolatzen diren egun bakarreko lasterketetan, ospetsuena eta garrantzitsuena da.

Txirrindularitzako monumentuak izenaz ezagutzen diren bost proba klasikoetako bat da, Flandriako Tourra, Paris-Roubaix, Lieja-Bastogne-Lieja eta Lonbardiako Giroarekin batera. Munduko Txirrindularitza Koparen zati izan zen hura ospatu zen denbora guztian zehar (1989-2004), baita UCI Pro-Tourrekoa (2005-2007) eta UCI World Ranking/UCI World Tourrekoa ere (2009tik aurrera).

Haren garrantziagatik, Clasicissima izenaz ezagutzen da, baita Udaberriko lasterketa izenaz ere, urtero martxoaren azkenaurreko larunbatean egiten baita, eta Milango hotzetik liguriar Rivierako eguzkitara pasatzen da.

Eddy Merckxek hamaika aldiz parte hartu zuen proba horretan, 1966 eta 1976 bitartean, eta zazpitan irabazi.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne