Monofiletiko

Talde filogenetiko edo taxoiak: monofiletikoa, parafiletikoa eta polifiletikoa.

Filogenian talde bat monofiletikoa da, talde horren barnean dauden bizidun guztiek, arbaso komun batengandik eboluzionatu badute eta arbaso horren ondorengo guztiak taldearen barnean baldin badaude.

Arbaso komun berrienaren ondorengo batzuk, baina ez guztiak, baldin baditu, berriz, parafiletikoa deitzen da. Eta talde taxonomiko batek bizidunak baldin baditu, baina euren artean arbaso komunik ez badago, polifiletiko esaten zaie.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne