Mosaiko

Teselekin egindako mosaikoa, ahate bat Arellanoko villa erromatarrean, Nafarroan.
Trencadis erako mosaikoa, Gaudiren lana, Bartzelonan.
Titakadura teknikarekin egindako mosaikoa, Sienako katedraleko zoruan.


Mosaikoa beirazko, marmolezko, harrizko, zurezko edota zeramika zati txikiak, tesela izenekoak, erabiltzen dituen arte apaingarria da.

Denboran zehar gaia, materiala, kolorea eta aplikazio egokitzapen eta aldaketa ugari aztertu dira. Egite lana oraindik duela mende askotakoa bezalakoa da, nahiz eta antzinako artea izan denboraren emanez bizirik iraun du, gainera gero eta ezagunagoa da. Mosaikoaren ekintza azal laua eta tamaina handienetan egon ohi da, hau da; horma, lurzorua edota sabaia baina batzuetan baita ere objektu sinple eta txikietara egokitzen da.

Brontze Aroan, Kretan gaitasun hau garatzen zen. Mosaikoen ekintzak aurkitu dira Mesopotamiako aztarnategi arkeologikoan (IV. mendetik, K.a. III. mende arte), Grezian (K.a. III. mendean) eta Mesoamerikan. Garapen handiena Erromatar Inperioan eman zen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne