Musen erromatar villa (Arellano)

Musen erromatar villa
Aurelianum
Aldarea.
Datuak
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaArellano
Koordenatuak42°33′09″N 2°04′26″W / 42.5524389°N 2.0737889°W / 42.5524389; -2.0737889
Map
Historia
GaraiaI. mendetik IV. mendera
KulturaErromatarrak
Indusketa
BisitagarriaBai

Musen erromatar villa (gaztelaniaz Villa de Las Musas) Nafarroako Arellano herrian dagoen aztarnategi erromatarra da. Kristo ondorengo bigarren mendeko villa aberats bat zen, aristokratikoa Alberto Barandiaranen hitzetan. Euskal Herrian agertutako mosaikorik ederrenetakoa ikus daiteke villa horretan. Aztarnak I. mendetik IV. mendera doaz. Arellano herritik 6,5 kilometrotara dago. Villaren lehenbiziko izena "Aurelianum" izan zen; hortik dator herriaren izena, Arellano alegia. Alberto Barandiaranen hitzetan "Arellano da, Andelos eta Veleiarekin batera, Euskal Herriko aztarnategirik garrantzitsuenetakoa".[1] Indusketak 1988an hasi ziren.

  1. https://blogak.eus/paideia/erromatar-garaiko-upeltegi-bikaina

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne