Nafarroa Garaiko eskualdeak

Nafarroa Garaiko eskualdeak toki entitate gisa eratutako figura juridiko bat dira, toki hurbileko zerbitzuen kudeaketa bateratu nahi duena. Aurreko banaketa ezberdinak ordezkatzen dituzte, horien artean merindadeak eta almiradioak nabarmentzen direlarik. Gaur egungo Nafarroa Garaia eskualdeetan zatitu zuen, 2019. urtean, Barkos gobernuak 4/2019 Foru Legea baliatu zuenean. Hala ere, horiek eratzeko prozesua ez da osoa gaur egun, Chivite gobernua eratu ondoren bertan behera geratu baitzen, ofizialki onartuta egon arren.[1]

Gaur egun indarrean dagoen sailkapenari dagokionez, goinafartar lurraldea 16 entitatetan banatuta dago: 12 eskualde eta 4 azpieskualde.

Map
  1. «Lexnavarra | 4/2019 Foru Legea» www.lexnavarra.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-29).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne