Nafarroako Gorteen Ereserkia

Nafarroako Gorteen ereserkia
Herrialdea Nafarroa
Beste izendapenakNafarroako ereserkia
Nafarroako Erresumaren ereserkia
Erresumako ereserkia
Himno de las Cortes
Marcha para la entrada del Reyno
JatorriaIruñeko katedraleko klaustroan Gorteak igarotzean jotzen zen pasaklaustro barrokoa
HitzakEuskaraz: Jose Maria Azpiroz
Gaztelaniaz: Manuel Iribarren, 1971[1]
MusikaEzezaguna
Onarpen data1985
Multimedia"Nafarroako Gorteen ereserkia" ereserkiaren bideoa ikusi eta entzuteko sakatu hemen (Joseba Tapiaren bertsioa)

Gorteen Ereserkia Nafarroako Foru Erkidegoko ereserki ofiziala da Nafarroako Sinboloei buruzko 24/2003 Foru Legearen arabera (2003ko apirilaren 4koa).[2]

Nafarroako Gorteen ereserkia, Oiartzungo Erdi Aroko ekitaldi batean (2023)

Ereserkiaren jatorrizko doinua, "Erresumako Gortearen Sartzerako Martxa" izeneko pasaklaustro barrokoa da, Iruñeko katedraleko klaustroan jotzen zen Nafarroako Gorteetako kideak batzarretara zihoazenean.

Martxa hori XIX. mendetik jotzen zen ospakizun ofizial nagusietan, eta Nafarroaren ereserkitzat nahiz eta 1985era arte ez zen ofizialki aitortu, Foru Lege hura onartu zen arte.

Nafarroako Gobernuak ereserkiaren harmonizazio ofiziala onartu zuen 1993an eta Manuel Iribarrenek 1971n idatzitako hitzak erantsi zizkion, Jose Maria Azpirozek euskaraturik.[1]

  1. a b Nafarroako Foru Erkidegoaren sinboloakː armarria, bandera eta ereserkia, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunea.
  2. 24/2003 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako sinboloei buruzkoa

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne