Neguko kirol

Piz Boè gailurra

Neguko kirolak edo neguko jarduerak elurretan nahiz izotzetan egiten diren kirol lehiakorrak eta aisialdiko jarduera ez-lehiakorrak dira. Ezagunenak eski, snowboard, lera eta izotz gaineko irristaketako modalitateak dira.

Tradizioz, kirol hauek neguan praktikatzen dira, leku hotzetan, baina elur artifiziala eta izotz artifiziala sortu denetik malgutasun handiagoa ematen dute kirol hauek praktikatzerakoan. Izotz eta elur artifizialak klima beroagoa dauden inguruetan izotz-pistak sortzea ahalbidetzen du, izotz gaineko irristaketa edo patinaje artistikoa, izotz-hockeya, eskia eta beste hainbat kirol praktikatzeko aukera sortuz urteko urtaro ezberdinetan.

Banakako kirol arruntetan, hauek sartzen dira: iraupen-eskia, eski alpinoa, snowboard-a, eski-jauzia, abiadura-irristaketa, irristaketa artistikoa, lera, skeleton-a, bobsleigh-a, eski-orientazioa eta elurretako motoen lasterketak. Talde-kirol arruntetan berriz, izotz-hockeya, curling-a eta bandy-a sartzen dira.

Parte-hartzaileen kopuruan oinarrituta, izotz-hockeya munduko neguko kirolik ezagunena da, ondoren, bandy-a.

Neguko kirolek berezko kirol-ekitaldiak dituzte, hala nola Neguko Joko Olinpikoak eta Neguko Unibertsiada.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne