Neobabiloniar Inperioa

Neobabiloniar Inperioa
K.a. 612 – K.a. 539
Monarkia
Neobabiloniar Inperioa bandera

Neobabiloniar Inperioa armarria

Geografia
Hiriburua
Kultura
Hizkuntza(k)
ErlijioaHenoteismo
Historia
Aurrekoa
Neo-asiriar inperioa
Ondorengoa
Akemenestar Inperioa

Neobabiloniar Inperioa edo Bigarren Babiloniar Inperioa,[1] historikoki Kaldear Inperioa deitua,[2] Mesopotamian k.a. 612. urtetik k.a. 539. urtera arte hedatu zen inperioa izan zen. Aurreko hiru mendeetan, Babiloniar Inperioa beste herri batek gobernatu zuen, zeinekin akadiera partekatzen zuen, iparraldeko bizilagunak, asiriarrak. Asurbanipal azken gobernari asiriar indartsua hil eta urtebetera, k. a. 627an, Neo-asiriar inperioa gerra zibil basatien zurrunbiloan sartu zen. Nabopolasar kaldear buruzagiaren gidatuta, Babiloniak matxinatu, eta mediar, persiar, eszitiar eta zimeriarrekin aliantzan, k.a. 612an Ninive hiria arpilatu zuten.

Lehen aldiz k.a. XVIII. mendearen erdialdean Hammurabi hil zenetik, Inperioaren egoitza Babilonia hirira lekualdatu zuten. Garai horretan bizitza ekonomikoan eta nekazaritza-ekoizpenean hobekuntza orokorra gertatu zen, eta, ondorioz, arkitektura-proiektuen, arteen eta zientzien loraldi handia.

Aro neobabilonikoa Nabonidesen erregealdiarekin batera amaitu zen, k.a. 539an. Persiarren gailurrean, Ziro II.a Handiak inperioa konkistatu zuen, 80 urteko historiari amaiera emanez.

  1. Zara, Tom. (2008). «A Brief Study of Some Aspects of Babylonian Mathematics» Liberty University: Senior Honors Theses 23: 4..
  2. Dougherty, Raymond Philip. (2008). Nabonidus and Belshazzar: A Study of the Closing Events of the Neo-Babylonian Empire. Wipf and Stock Publishers, 1 or. ISBN 978-1-55635-956-9..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne