Nerabezaro

Nerabezaroa garapen fisiko eta psikologikoaren trantsizio-etapa bat da, pubertarotik heldutasunera arte (normalean adin nagusitasunari dagokiona) gertatzen dena. [1] [2] Nerabezaroa bizitzako lehen hamarkadarekin lotu ohi da[3][4] baina bere adierazpen fisikoak, psikologikoak edo kulturalak lehenago hasi eta beranduago amai daitezke. Gaur egun, nerabezaroa aurrenerabezaroan hasten da normalean, batez ere emakumezkoetan[4][5]. Hazkunde fisikoa (bereziki gizonezkoetan) eta garapen kognitiboa bizitzako bigarren hamarkadaren hasierara arte luza daiteke. Adina nerabezaroaren adierazle bat baino ez da, eta adituek ez dute definizio zehatz bat adostu. Tradizionalki, 10 eta 19 urte bitartekoak barne hartzen ditu, baina definizio zabal batek 10 eta 24 urte bitarteko adinean definitzen du bizitzaren fase hau.[6][7]

Gizarte mailan nerabezaroa ulertzea hainbat ikuspegitako informazioaren araberakoa da, besteak beste, psikologia, biologia, historia, soziologia, hezkuntza eta antropologia. Ikuspegi horien guztien baitan, nerabezaroa haurtzaroaren eta helduaroaren arteko trantsizio-aldi gisa ikusten da, zeinen xede kulturalak haurrak helduen roletarako prestatzea dituen. Trantsizio anitzen aldia da; hezkuntza, prestakuntza, enplegua, langabezia eta bizi-egoera batetik bestera igarotzen diren faktoreen menpe dagoen bizitzako momentua da.[8][9]

Nerabezaroaren amaiera eta helduaroaren hasiera aldatu egiten da herrialdeen arabera. Gainera, nazio, estatu edo kultura bakar baten barruan ere, adin desberdinak egon daitezke, zeintzuetan gizabanako baten adinagatik heldutzat jotzen den eta gizarteak pribilegio eta ardura jakin batzuk eskatzen dizkion. Pribilegio eta erantzukizun horien artean hauek daude: ibilgailua gidatzea, legezko harreman sexualak izatea, indar armatuetan edo epaimahai batean zerbitzatzea, alkohola erostea eta edatea, tabako produktuak erostea, botoa ematea, kontratuak egitea, hezkuntza maila batzuk amaitzea, ezkontza eta legearen aurrean erantzunkizuna izatea. Nerabezaroan gurasoek edo legezko tutoreek nerabeei independentzia areagotzen diete gehienetan, eta haurtzaroarekin alderatuz gutxiago gainbegiratzen dituzte.

Nerabeen garapena aztertzean, [10] nerabezaroa biologikoki defini daiteke, pubertaroaren hasierak eta hazkunde fisikoaren amaierak markatutako trantsizio fisiko gisa; kognitiboki eta abstraktuki, dimentsio anitzeko gaitasunaren aldaketa gisa; edo sozialki, helduen rolak prestatzeko garai gisa. Pubertaroko aldaketa biologiko nagusiak sexu-organoen, altueraren, pisuaren eta muskulu-masaren aldaketetan datza, baita garunaren egitura eta antolaketak aldaketa handia garatzen ditu. Aurrerapen kognitiboak ezagutzaren hedapena eta abstraktuki pentsatzeko eta modu eraginkorragoan arrazoitzeko gaitasunak barne hartzen ditu. Nerabeen garapenaren azterketak diziplinarteko lankidetza dakar askotan. Neurozientziako edo bio-portaera- osasuneko ikertzaileek garunaren egituran nerabezaroak kognizioan edo gizarte-harremanetan ematen diren aldaketek dituzten ondorioetan zentratu dira. Nerabezaroan interesa duten soziologoek rol sozialak eskuratzea (adibidez, langilea edo bikote erromantikoa) eta hori kultura edo baldintza sozialen arabera nola aldatzen den zentratu dira. [11] Garapenaren psikologoek gurasoekin eta ikaskideekin izandako harremanen aldaketetan zentratzen dira eskola-egituraren eta nerabezaroko egoeraren arabera. [12]

  1. Stehlik, Thomas (2018). Educational Philosophy for 21st Century Teachers
  2. Hu, Julie Xuemei; Nash, Shondrah Tarrezz (2019). Marriage and the Family: Mirror of a Diverse Global Society
  3. «Puberty and adolescence» MedlinePlus.
  4. a b "Adolescence". Psychology Today. Retrieved April 7, 2012.
  5. Dorn L. D.; Biro F. M.. (2011). «Puberty and Its Measurement: A Decade in Review. [Review]» Journal of Research on Adolescence 21 (1): 180–195.  doi:10.1111/j.1532-7795.2010.00722.x..
  6. Pringle, Jan; Mills, Kate; McAteer, John; Jepson, Ruth; Hogg, Emma; Anand, Neil; Blakemore, Sarah-Jayne. (January 5, 2016). «A systematic review of adolescent physiological development and its relationship with health-related behaviour: a protocol» Systematic Reviews 5 (3): 3.  doi:10.1186/s13643-015-0173-5. OCLC .4700763 PMID 26732773..
  7. Sawyer, Susan M; Azzopardi, Peter S; Wickremarathne, Dakshitha; Patton, George C. (January 17, 2018). «The age of adolescence» Lancet Child Adolesc Health 2 (3): 223–228.  doi:10.1016/S2352-4642(18)30022-1. PMID 30169257..
  8. Larson, R., & Wilson, S. (2004). Adolescence across place and time: Globalization and the changing pathways to adulthood. In R. Lerner and L. Steinberg Handbook of adolescent psychology. New York: Wiley
  9. Coleman, John; Roker, Debi. Psychologist11. 12 (Dec 1998): 593. "Adolescence".
  10. Arnett J. J.. (2007). «Emerging Adulthood: What Is It, and What Is It Good For?» Child Development Perspectives 1 (2): 68–73.  doi:10.1111/j.1750-8606.2007.00016.x..
  11. Côté, J. E. (1996). Identity: A multidimensional analysis. In G. R. Adams, T. Gullotta & R. Montemeyer (Eds.), Issues in Adolescent Development (Vol. 6, pp. 130–180). New York, NY: Sage Publications.
  12. Simmons, R., & Blyth, D. (1987). Moving into adolescence. New York: Aldine de Gruyter.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne