Newari

Patango Durbarreko tenplo newariak
Neska newariak jantzi tradizionalez jantzita

Newari edo Newa herria (nepal bhasaz नेवार) Nepalgo Katmandu ibarreko zibilizazioaren sortzaileak dira. Aintzinatik bertan bizi izan dira eta etorkinek beren hizkuntza eta ohiturak ikasi izan dituzte. 2001eko zentsoaren arabera 1.245.232 newari daude Nepalen eta horietatik 825.000 pertsonek beren hizkuntza den nepal bhasa hitzegiten dute. Herrialdeko seigarren etnia handiena dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne