Ohmen legea

Ohmen legea
Ohmen legearen triangelua

Ohmen legearen arabera, bi puntu lotzen dituen eroale batetik doan korrontea, zuzenki proportzionala da bi puntuen arteko tentsioari eta alderantziz proportzionala eroaleak daukan erresistentziari. Baieztapen honetatik hurrengo ekuazioa lortzen da:

Non eroaletik zirkulatzen duen korrontea den, Amperetan (A) neurturik. berriz, bi puntuen arteko tentsioa da eta Voltetan (V) neurtzen da. azkenik, eroaleak duen erresistentzia elektrikoa da eta Ohmetan (Ω) neurtzen da. Ohmen legeak dio, ekuazio honetan R konstante bat dela. Izan ere, ez dauka inolako menpekotasunik intentsitatea edo tentsioarekiko, eroalearen ezaugarri fisiko bat baita.

Ohmen legeak, ia material eroale elektriko ororen portaera zehaztasun handiarekin deskribatzea lortzen du. Hala ere, badaude zenbait material eroale Ohmen legea jarraitzen ez dutenak. Horiei material eroale ez ohmikoak deritze. Legeak izena George Ohm fisikari alemaniarrari zor zaio, 1827. urtean, zirkuitu elektriko sinpleetan gertatzen ziren korronte eta tentsioak deskribatu baitzituen. Horretarako, gaur egun ezagutzen dugun formula baino formula konplexuago bat erabili zuen. Fisikan, Ohmen legearen kontzeptua arlo elektrikoa ez den beste hainbat esparrutan erabili izan da. Legearen forma bektoriala esaterako, elektromagnetismoan eta zientzia materialean erabiltzen da.

Non materialean zehar darion korronte dentsitatea, ingurunearen eremu elektrikoa den eta (sigma) materialaren araberakoa den parametroa den, konduktibitatea deiturikoa. Ohm-en legearen birformulazio hau, Gustav Kirchhoffek egina da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne