Oihan Beltza

Oihan Beltza
Datu orokorrak
Mendirik altuenaFeldberg
Garaiera1.493 m
Motalow mountain range (en) Itzuli eta baso
Luzera160 km
Zabalera50 km
Azalera6.009,2 km²
Geografia
Map
Koordenatuak48°18′N 8°09′E / 48.3°N 8.15°E / 48.3; 8.15
UTC orduaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Baden-Württemberg
Geologia
Material nagusiaGneiss
hareharri
Granito
Artikulu hau Alemaniako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oihan Beltza (argipena)».

Oihan Beltza[1] (alemanez: Schwarzwald, ʃvaːrtsvald ahoskatua) basoz estalitako mendilerroa da, Baden-Württemberg estatuan dagoena, Alemania hego-mendebaldean. Eskualdea ia laukizuzena da, 200 km luze eta 60 km zabal (12.000 km2).

Friburgo, Karlsruhe eta Offenburg hiriak barne hartzen ditu.

Danubio ibaia bertan sortzen da, Brigach eta Breg errekek bat eginda, eta bestela Rhinek inguratzen du hego eta mendebaldetik iparralderanzko bidea. Lakuen artean Titisee, Mummelsee eta Feldsee aipatzekoak dira, glaziar jatorrizkoak.

Tontor handiena Feldberg mendia da (1.493 m), bigarren altuena Herzogenhorn (1.415 m) eta hirugarrena Belchen (1.414 m) direlarik.

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-04-11).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne