Oilo

Oilo
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaGalliformes
FamiliaPhasianidae
GeneroaGallus
Espeziea Gallus gallus
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakoilasko
Masaarra: 844 g (helduen pisua)
emea: 500 g (helduen pisua)
Zabalera704 mm
Kumaldiaren tamaina6
Eguneko zikloaeguneko
Errute denbora19 egun
Genomaren kokapenaensembl.org…
Oiloa

Oiloa (emea) edo oilarra (arra), izen zientifikoa: Gallus gallus (batzuetan: Gallus gallus domesticus), hegazti etxekotua da, hegan egiten ez duena, moko sendoa eta gandor gorria dituena. Mundu osoan hedatua dago.

Sexuaren eta adinaren arabera, hainbat izen hartzen du euskaraz: arra oilarra da, emea – oiloa, ar gaztea, janaritarako akabatzen dena, – oilaskoa, eme gaztea – oilanda, eta kume jaioberria – txita.

Planetako hegaztirik ugariena da, hamasei mila milioi baino gehiago direla kalkulatzen baita.

Oilarrak eta oiloak beren haragiagatik eta arrautzengatik hazten dira batez ere. Bere lumak ere aprobetxatzen dira, eta barietate batzuk, oilarren borroketan eta hegazti apaingarritzat erabiltzeko hazi eta entrenatzen dira.

Hegazti orojalea da. Bere bizi-itxaropena bost eta hamar urte bitartekoa da, arrazaren arabera.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne