Oin

Oina
Oinaren barnealdeko alboko ikuspegia 3 dimentsiotako irudikapen batean. Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen parteHanka
KonponenteakBehatza
Identifikadoreak
LatinezPes
MeSHA01.378.610.250
TAA01.1.00.040
FMA9664
Terminologia anatomikoa

Oina, halaber hanka (Heg.) edo zangoa (Batez ere Ipar.), animalia askotan dagoen egitura biologiko bat da, ibiltzeko balio duena. Bere ezaugarriak aldatu egiten dira animalia batetik bestera. Hankak dituzten ornodun askok, oinak ere badituzte beheko muturrean.

Animalia hauentzako, oina, hezur, gihar eta beste ehun konektibo batzuek osatutako egitura konplexu bat da.

Gizakiak, bere hankak eta oinak bi hanken gainean ibiltzeko erabiltzen ditu. Giza esku eta oinen egiturak, bost hatz berberen anatomiako aldaerak dira, beste ornodun askorekin elkarrekin duena, eta gorputzeko bi hezur egitura konplexuenetako bat.

Oina hiru zatitan banatuta dago:

  • Tartsoa: 7 hezur
  • Metatartsoa: 5 hezur
  • Falangeak: 14 hezur

Podologoa, oinen sendagile espezialista da. Oinetako arazoren bat duten gaixoak hartu, diagnostikatu eta botikak emateaz arduratzen da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne