Oliba olio

Oliba olio
landare-olio, olio eta hazi olio
Materialakoliba

Oliba olioa edo oliba-olioa landare olio bat da, batik bat sukaldaritzan erabilia, olibondoaren fruitutik —hau da, olibatik— ateratzen dena. Oso osasungarria, gantzen % 85 asegabeak dituelako. Gantz asegabe horien artean, azido oleikoa du nagusi (% 75) eta azido linoleikoa dator ondoren (% 10). Gantz asegabe horiek handitu egiten dute HDL edo «kolesterol ona», eta lagungarriak dira gaixotasun kardiobaskularren aurka. Gainera, oliba olioa aberatsa da antioxidatzaileetan (gizakiaren zahartze prozesua geldiarazten duten substantziak), eta A, D eta K bitaminak ematen dizkigu. Horregatik guztiagatik, «urre likidoa» ere esaten zaio oliba olioari.

Adituek diotenez, oro har oso osasungarria da heldu baten eguneroko dietan 25 mililitro oliba olio birjin estra (hiru bat zopa koilarakada) sartzea. Izan ere, oliba olio birjin estra da, oliba olio moten artean, giza osasunari mesede gehien egiten diona.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne