Oria

Artikulu hau Gipuzkoako ibaiari buruzkoa da; Italiako udalerriari buruzkoa beste hau da: «Oria (argipena)».
Oria
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera75 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°17′25″N 2°07′55″W / 43.2903°N 2.1319°W / 43.2903; -2.1319
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera882,53 km²
Arro hidrografikoaOria basin (en) Itzuli
Ur-emaria22,95 m³/s
Bokalea
()
Bizkaiko golkoa

Oria[1] Gipuzkoako ibai garrantzitsuena da, bai luzeragatik, bai emariagatik. Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko haran batzuek ere Oriara isurtzen dituzte urak (Leitzaran eta Araxes ibaiadarren goi ibilguak). Lizarrate inguruan sortzen den tokitik Orion itsasoratzen den guneraino, 82,65 kilometro luze da, eta haren ibaiadar nagusiak Agauntza, Amezketa, Araxes, Zelai, Urtsuaran, Asteasu eta Leitzaran dira.[2] Gipuzkoako arro handieneko ibaia dugu, halaber; 54 udalerri hartzen ditu barne —Zarautz eta Getaria ere kontuan hartuz—, guztira 158.000 biztanle ingururekin (2008).

Araba eta Gipuzkoako Partzuergo Nagusiaren lurretan sortzen da, Zegamako mugan, Lizarratetik hurbil. Gero, Segura, Olaberria, Beasain, Ordizia, Itsasondo, Legorreta, Ikaztegieta, Alegia, Tolosa, Anoeta, Irura, Villabona, Zizurkil, Aduna, Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbil zeharkaturik, Orioren eta Aiaren artean itsasoratzen da.

Oriako itsasadarreanUsurbil, Aia eta Orio artean— balio ekologiko handiko padurak eta ibarrak daude. Halaber, Oria Garaia interesgarria da ekologiaren ikuspuntutik. Biak Natura 2000 sarearen barruan daude. Ibaiak oso baliagarriak ziren lehengo garaietan garraiorako. IV. mendean Chronographus anni 354 idazlanak azaltzen duenez, Oria egungo Usurbileraino zen nabigagarria ibaian gora.[3]

Oria ibaiaren itsasadarra.
  1. Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
  2. «Oriaren arroa - Obra Hidraulikoak - Gipuzkoako Foru Aldundia» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  3. (Gaztelaniaz) Urzainqui, Tomás. (1998). La Navarra marítima. Pamiela, 201 or. ISBN 84-7681-284-1..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne