Orkestra


Jaliscoko Orkestra Filarmonikoa

Orkestra instrumentuen eta instrumentu-jotzaileen talde bat da, nahiko handia izan ohi dena, eta hari, perkusio, haize eta metal atalak dituena. Haize familia, hari familia eta perkusio familiak daude orkestra batean.

Orkestra sinfonikoek eta filarmonikoek 80-100 bat pertsona biltzen dituzte. Bien arteko diferentziarik ez dago instrumentuei dagokienez, baina bi izenak erabiltzen dira leku bakar bateko bi taldeak desberdintzeko. Adibidez, Londresko Orkestra Sinfonikoa eta Londresko Orkestra Filarmonikoa.

Ludwig van Beethovenek eragin handia eduki zuen gaur egun ezagutzen ditugun moduan izateko.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne