Ornogabe

Barraskiloak ornogabeak dira, animalia gehienak bezala. Ornogabe izatea, hala ere, ez da talde taxonomiko baliagarria, ornogabe batzuk gertuago daudelako ornodunengandik beste ornogabe guztiengandik baino. Hala ere, termino erabilia da biologiatik haratago.

Ornogabea bizkarrezurrik ez duen animalia da. Multzo horretan sartzen dira animali espezie guztien % 97[1], hau da, denak Vertebrata subphylumean daudenak izan ezik (arrainak, anfibioak, narrastiak, hegaztiak eta ugaztunak). Bitxikeriak bitxikeria, ornogabeen barruko taxoi askok espezie gehiago dituzte ornodun guztiek batuta baino[2].

Ornogabe adibide ezagunak dira intsektuak; karramarroak, izkirak eta antzekoak; barraskilo, txirlak, olagarroak eta haien antzekoak; itsas izarrak, itsas trikuak eta haien antzekoak; marmokak eta har zein zizare gisa sailkatzen diren animaliak.

  1. (Ingelesez) May, Robert M.. (1988-09-16). «How Many Species Are There on Earth?» Science 241 (4872): 1441–1449.  doi:10.1126/science.241.4872.1441. ISSN 0036-8075. PMID 17790039. (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
  2. W., Richards, Owain. (1977). Imms' general textbook of entomology / 2, Classification and biology.. (10. ed. argitaraldia) CHapman & Hall ISBN 0412152207. PMC 310424712..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne