Ostiral

Ostirala, halaber barikua (Bizk.)[1], egubakoitza (Gip.) edo ortziralea (Lap., eta Naf.), ostegunaren eta larunbataren artean dagoen eguna da. Astelehenez hasten den astea duten herrialdeetan, asteko bosgarren eguna da, baina igandez hasten den astea duten herrialdeetan seigarren eguna da.

Musulmanen jai-eguna izanda, gehiengo musulmana duten hainbat herrialdetan asteko azken eguna da, adibidez Iranen, astea larunbatarekin hasten den lekua. Bahrain, Arabiar Emirerri Batuak, Saudi Arabia eta Kuwaitek ere ohitura bera zuten, baina 2006ko irailaren 1ean (urtebete beranduago Kuwaiten[2]) aldatu zuten eta astea larunbatarekin amaitzen dute. Arabiar Emirerri Batuetan 2022an ohitura hau ere aldatu zuten eta asteburua larunbata eta igandea dira[3].

  1. Etimologia: abari ba(ga)ko egun. Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.
  2. Wilf, Nabil. (2007-05-29). «Expositions of Arabia: Kuwait Changes to Friday-Saturday Weekend» Expositions of Arabia (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).
  3. (Ingelesez) «UAE Government announces Saturday - Sunday weekend from January 1, 2022» TheBrew.ae 2021-12-07 (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne