Ozeano Bareko Suzko Eraztuna

Ozeano Bareko Suzko Eraztuna

Ozeano Bareko Suzko Eraztuna Ozeano Barearen arroko eremu luze bat da, lurrikaren eta sumendi erupzioen kopuru handia duena. 40.000 kilometro luze da, eta ferra baten itxura du. Ia erabat bata bestearen segidan dauden hainbat ozeano fosa, arku bolkaniko eta eraztun bolkanikori elkartua dago, bai eta plaka tektonikoen mugimenduei ere. Ozeano Bareko Suzko Eraztunak 452 sumendi ditu, eta han daude munduko sumendi aktibo nahiz lokartuen % 75.[1]

Txile, Argentina, Bolivia, Peru, Ekuador, Kolonbia, Panama, Costa Rica, Nikaragua, El Salvador, Honduras, Guatemala, Mexiko, Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada hartzen ditu. Behin Aleutiar uhartetara iritsita, Eurasia aldera jotzen du. Bertatik Japonia, Taiwan, Filipinak, Indonesia, Malaysia, Ekialdeko Timor, Brunei, Singapur, Papua Ginea Berria, Salomon uhartea, Tonga, Samoa, Tuvalu eta Zeelanda Berrira jaisten da.

  1. «Ring of Fire - Pacific Ring of Fire», Geography.about.com, 2010-06-14.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne