Panama Hiria

Panama Hiria
Panamá
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Panama
Province of PanamaPanamako probintzia
District of PanamaPanamá District
Izen ofizialaPanamá
Jatorrizko izenaPanamá
Geografia
Koordenatuak9°00′N 79°30′W / 9°N 79.5°W / 9; -79.5
Map
Azalera275 km²
Altuera2 m
Demografia
Biztanleria880.691 (2013ko abenduaren 31)
0 (2010)
Dentsitatea3.202,51 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1519ko abuztuaren 25a
Telefono aurrizkia507
Ordu eremuaUTC−05:00
Hiri senidetuakTaipei, Fort Lauderdale, Guadalajara, Incheon, Miami, Tel Aviv, Paita (en) Itzuli, Mexiko Hiria, Madril, San Diego, Manila, Barranquilla eta Callao
Hizkuntza ofizialagaztelania
mupa.gob.pa

Panama Hiria[1] (gaztelaniaz: Ciudad de Panamá) Panamako Errepublikako, Panama probintziako eta izen bereko barrutiko hiriburua da. [2] Herrialdeko hiri haundiena eta populatuena da, 880 691 biztanleekin bere udal mugen barnean [3] eta 2 011 780 pertsonekin bere metropoli eremuaren barnean. Bere metropoli eremuak hainbat jurisdikzio ezberdin bere barnean biltzen ditu, Panamá Hiria, San Miguelitoko hiri-barrutia, La Chorrera edo Arraiján bezalakoak. Panamako golkoaren ertzean dago, Ozeano Barean, Panamako kanalaren irteeraren ekialdean. Gaur egun 2561 km2ko azalera okupatzen du eta klima tropikala dauka.

1519ko abuztuaren 15ean hiriaren sorrera gertatu zen Pedrarias Dávilaren eskutik, Panamá izeneko cueva amerindiarren etxe multzo batetik gertu. [4][5][6][7][8] Errepublikaren hiriburu bezala, Gobernu Nazionalaren egoitza nagusienak, beste hainbat gobernu erakundeen egoitza ezberdinak, enbaxada asko eta behar bezala egiaztatutako kontsulatu pila hartzen ditu.

Balboako itsas portuak, Tocumen Aireportu Internazionalak, Marcos A. Gelabert Aireportu Internazionalak, Mendebaldeko Panama probintzian kokatutako Panamá Pacífico Aireportu Internazionalak eta PSA Panama International Terminal itsas portuak, Panamerikar errepideak eta Panamako kanalarekiko paraleloki doazen Panamako burdinbideak eta Transistmika errepideak, hiria komunikatzen dute.

Panama Hiria estatuko gune kultural eta ekonomiko garrantzitsuena da, finantza jarduera bizia duen nazioarteko banku zentro gisa. [9] Finantza barrutia, Panamako kanala, eraikuntza, merkataritza eta turismoa hiriko ekonomiaren diru sarreren iturri nabarmenak dira.

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. (Gaztelaniaz) «Ley No.1 de 27 de octubre de 1982, por el cual se aprueba la División Político - Administrativa de las Provincias de Bocas del Toro, Chiriquí, Darién, Panamá, Colón y la Comarca de San Blas» Gaceta Oficial (Panamá) (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  3. (Gaztelaniaz) Contraloría General de la República. Instituto Nacional de Estadística y Censo. Censos de Población y Vivienda - 2010.. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
  4. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :1 izeneko erreferentziarako
  5. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :2 izeneko erreferentziarako
  6. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :3 izeneko erreferentziarako
  7. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako
  8. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :4 izeneko erreferentziarako
  9. (Gaztelaniaz) Asociación Bancaria de Panamá. (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne