Partizipio

Partizipioa (latinetik eratorri zen: participare «esku / parte hartu») aditz eta izenondoen artean dagoen hitza da. Oraindik irauten duen (edo iraungo duen/irauten zuen) edo amaitutako ekintza bat adierazten du izenondoen eran.

Partizipioak perfektuak (ekintzaren emaitza azpimarratzen denean esaldian) edo inperfektuak (emaitza ez da azpimarratzen) izan daitezke, baita aktiboak (norbaitek edo zerbaitek jarduten duenean) edo pasiboak ere.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne