Peter Pan

Peter Panen estatua Kensington Lorategietan, Londres

Peter Pan[1] James Matthew Barrie idazleak sortutako pertsonaia da. Bere lehen agerpena The little white bird (Txoritxo zuria) (1902) eleberrian izan zen. Gero beste hiru agerpen egin zuen: Peter Pan or the boy who would not grow up (Peter Pan edo hazi nahi ez zuen mutikoa) (1904) antzezlanean eta Peter Pan in Kensington Gardens (Peter Pan Kensington Lorategietan) (1906) eta Peter and Wendy (Peter eta Wendy) (1911) eleberrietan.

Hazteari uko egiten duen umea da Peter Pan. Beraz, etengabeko abenturetan bizi da Sekula Betiko Lurraldean, beste ume batzuekin batera.

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne