Ponpeio

Ponpeio

Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna

Erromako kontsula

K.a. 70 - K.a. 70
Kuestore


Pretore

Bizitza
JaiotzaPizenoK.a. 106ko irailaren 29a
Herrialdea Antzinako Erroma
Lehen hizkuntzalatina
HeriotzaPelusioK.a. 48ko irailaren 28a (57 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: labankada
Familia
AitaPonpeio Estrabon
AmaLucilia
Ezkontidea(k)Cornelia Metella (en) Itzuli  (K.a. 52 -  K.a. 48)
Julia Zesaris  (K.a. 59 -  K.a. 54)
Mucia Tertia (en) Itzuli  (K.a. 79 -  K.a. 59)
Aemilia Scaura (en) Itzuli  (K.a. 82 -  K.a. 82)
Antistia (en) Itzuli  (K.a. 86 -  K.a. 82)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria, Antzinako Erromako militarra eta politikaria
KidetzaLehen Triunbiratua
Zerbitzu militarra
Adar militarraErromatar armada
Gradualegatus (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa
Alderdi politikoaOptimates

Ponpeio,[1] izen osoa Gneo Ponpeio Magno (latinez: Gnaeus Pompeius Magnus, ˈgnae̯.ʊs pɔmˈpɛj.jʊs ˈmaŋ.nʊs ahoskatua; Pizeno, K.a. 106ko irailaren 29a - Pelusio, K.a. 48ko irailaren 28a), edo Ponpeio Handia (CN·POMPEIVS·CN·F·SEX·N·MAGNVS) Erromatar Errepublikako politikari eta militarra izan zen. K.a. 75ean, Iruñea herria zegoen tokian, Pompaelo erromatar hiria eraikitzen hasi zen; hortik Pamplona gaztelaniazko izena.[2]

Pizenoko familia batean jaio zen, aita Ponpeio Estrabon zuela. Silaren diktadurapean erakutsi zituen lehen aldiz bere ahalmen militarrak. Errepublikako armadako buruzagi gisa toki askotan borrokatu zen: Sertorioren kontra, Hispanian, Silaren kontra, matxinatua zelako; Espartakoren esklabo matxinatuen kontra; Mediterraneoko ekialdean, piraten kontra. Kanpaina hari esker, Magnus (Handia) goitizena eman zioten.

Politikari zegokionez, Julio Zesarrekin eta Marko Krasorekin batera, Lehen Triunbiratua osatu zuen. Akordio hura indartzearren, Julio Zesarren alaba bakarrarekin ezkondu zen. Hala ere, Marko Lizinio Krasoren heriotzak triunbiratuaren oreka galarazi zuen. Erromako buru bakarra izateko nahian, Zesar eta Ponpeio elkarren kontra borrokatu ziren Bigarren Gerra Zibilean. Farsaliako guduan Julio Zesarrek garaipen erabakigarria eskuratu zuen. Ponpeiok, garaituta, Egiptora alde egin behar izan zuen eta bertan hil zuten, Ptolomeo XIII.ak salduta.

  1. Euskaltzaindia. 76. araua: Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-1-25).
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne