Populazio (estatistika)

Estatistikan, populazioa edo unibertsoa ezaugarri eta parametro ezezagunak dituen elementu multzoa da, ikerketaren helburua ezaugarri eta parametro horiek zehaztu, hurbildu eta beraien arteko erlazioak finkatzea delarik[1]. Gehienetan, helburu hau lortzeko, lagin bat erauzten da populaziotik[2], lagineko elementuak aztertuz populazio osoari buruzko konklusioak lortzeko. Adibidez, Goierriko ardiei buruzko ikerketa bat egiteko, bertako ardi guztiek osatzen dute helburu den populazioa, eta horretarako bertako ardi kopuru jakin bat bakarrik, ardien lagin bat alegia, aztertuko da.

  1. (Ingelesez) «Glossary» Statistics.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).
  2. (Ingelesez) «Home Page» Statistics.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne