Pragako Hiri Zaharra

50°5′17″N 14°25′20″E / 50.08806°N 14.42222°E / 50.08806; 14.42222
Hiri Zaharreko Plaza, Pragan.

Hiri Zaharra (txekieraz: Staré Město), Txekiar Errepublikako hiriburu den Pragako auzorik ikusgarrienetako bat da.

Hiri Zaharra, Pragaren jatorrizko finkapenaren tokia izan zen. XIV. mendean, Karlos IV.a Luxenburgokoak, hiria handitu zuen Pragako Hiri Berria sortuz. Bi auzo hauek, Na Příkopě kalearen bidez banatuak daude.

Hiri Zaharreko tokirik azpimarragarrienen artean, Hiri Zaharreko Plaza eta Erloju Astronomikoa daude. Moldava ibaiaren beste aldean, Hiri Txikia dago, txekieraz Malá Strana izena jasotzen duena. Hiriaren bi zati hauek, Karlosen Zubiaren bidez lotuak daude.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne