Presio

Presio
Formula
Formulako ikurra, , eta
Ohiko ikurra eta
Neurtzeko unitateapascal, newton zati metro zarratu eta kilogram per metre square second (en) Itzuli
Dimentsioa

Fisikaren arloan, presioa magnitude fisiko eskalar intentsibo bat da, gainazal baten (erreal edo irudiarian) aurka egiten ari den indarraren osagai normalaren intentsitatea adierazten duena. Bestelako hitzekin esanda, presioak gainazalaren kontra eragiten duen indarraren osagai normalaren tamaina adierazten du nolabait, azalera-unitate bakoitzari dagokion neurria emanez.

Presioa izan daiteke fluido baten barneko puntu bakoitzean neur daitekeena, edo fluido baten barnean dagoen solidoaren gainazaleko puntu guztietan jasaten den indarrari dagokiona, edo solidoaren barruko puntu bakoitzean dagoen konpresioari dagokiena. Bereziki garrantzitsua da aztertzea atmosferako puntu guztietan dagoen presioa (presio atmosferikoa), edo likido baten edota itsasoko barneko puntuetan dagoena (presio hidrostatikoa); hain zuzen ere, fluidoen barnean altuera (edo sakonera) desberdinetan dauden puntuetako presio desberdinen ondorioz sortzen da flotazioa deritzon fenomenoa, Arkimedesen printzipioan azaltzen dena.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne