Ptolomeotar dinastia

Artikulu hau Egiptoko dinastiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ptolomeo (argipena)».
Antzinako Egipto
Dinastiak eta faraoiak
Aro aurredinastikoa
Aro protodinastikoa
Aro Goiztiarra

I.a - II.a

Inperio Zaharra

III.a IV.a V.a VI.a

Tarteko Lehen Aroa

VII.a VIII.a IX.a X.a XI.a

Inperio Ertaina

XI.a XII.a

Tarteko Bigarren Aroa

XIII.a XIV.a XV.a XVI.a XVII.a

Inperio Berria

XVIII.a XIX.a XX.a

Tarteko Hirugarren Aroa

XXI.a XXII.a XXIII.a XXIV.a XXV.a

Aro Berantiarra

XXVI.a XXVII.a XXVIII.a XXIX.a XXX.a XXXI.a

Aro Helenistikoa

Mazedoniarra . Ptolomeotarra

Erromatar Aroa

Ptolomeotar dinastia[1] (antzinako grezieraz: Πτολεμαῖοι, Ptolemaioi) greziar errege dinastia izan zen, Ptolomeo I.a Soterrek, Alexandro Handiaren jeneralak, sortu zuena. Dinastia honek Egipton gobernatu zuen Aro Helenistikoan, Alexandro hil zenetik K.a. 30era arte; azken urte horretan, Aktiumgo guduaren ondoren, Erromako probintzia bihurtu zen. Lagiden dinastia eta lagidak[1][2] (antzinako grezieraz: Λαγίδαι, Lagidai) izenaz ere ezagutzen da, Lagos deitzen baitzen Ptolomeo I.aren aita (edo ustezko aita). Erresuma honen hiriburua Alexandrian ezarri zuen Ptolomeok. Garai hartan hiri handia zen, eta Antzinaroko merkataritza eta ezagutza gunerik handienetako bat.

Ptolomeotar inperioaren hedadura (urdinez)

Ptolomeotar dinastiak hasiera-hasieratik egiptoar ohiturak hartu zituen. Mazedoniako Seleukotar dinastiaren etsai izan zen beti. K.a. 197an, Ptolomeo V.aren erregealdian, dekretu bat argitaratu zen hiru idazkera ezberdinetan harri beltz baten gainean. 1799an aurkitu zuten harri hori Rosettatik gertu (Rosetta harria izena ematen zaio), eta hartaz baliatu zen Jean-François Champollion hieroglifo idazkera deszifratzeko

Tarteka ptolomeotar dinastiak Zirenaika domeinatu zuen (gaur egungo Libiaren ipar-ekialdean), baita Kanaan hegoaldea eta Zipre ere.

Azken agintaria Kleopatra ospetsua izan zen. Hura eta haren seme Zesarion (Ptolomeo XV.a) hil ondoren, dinastia amaitu egin zen, eta Augusto erromatar enperadoreak Erromatar Inperiora erantsi zuen Egipto K.a. 30ean.

  1. a b Euskaltzaindiaren 182. araua: Dinastien izenak, euskaltzaindia.eus
  2. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne