Random Access Memory

DDR4 SO-DIMM RAM (16GB)

Ausazko atzipeneko memoria (ingelesez, Random Access Memory edo RAM) epe laburreko biltegiratze-memoria da. Ordenagailuen edo beste gailu batzuen sistema eragileek RAM memoria erabiltzen dute programak eta haien exekuzio-prozesuak aldi baterako gordetzeko[1][2]. Prozesatzeko unitate zentralak (CPU) eta ordenagailuko beste unitate batzuek exekutatzen dituzten aginduak eta erabiltzen dituzten datuak RAMean kargatzen dira. Memoria hegakorra denez, korrontea kentzean bere barne-edukia galtzen da[3].

Ordenagailua piztean, RAM moduluak behar bezala konektatuta daudela egiaztatzeko, abiarazte-autoproba egiten du POST (ingelesez, power-on self-test) izeneko errutinak. Moduluak ez badaude edo detektatzen ez badira, oinarrizko plaka gehienek soinu bat emititzen dute memoria nagusirik ez dagoela adierazteko. Prozesu hori bukatzean, BIOS memoriak oinarrizko test bat egin diezaioke RAMari, memoriaren akats larriagoak detektatzeko.

  1. Isaac; Isaac. (2019-10-21). «RAM motak: memoria nagusiari buruz jakin behar duzun guztia» Hardware libre (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).
  2. (Gaztelaniaz) «Memoria RAM: ¿qué hay detrás?» IONOS Digital Guide (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).
  3. Gallego, Olatz Arbelaitz; Vazquez, Txelo Ruiz; Uriarte, Olatz Arregi; Frutos, Agustin Arruabarrena; Uztarroz, Izaskun Etxeberria; Lasa, Amaia Ibarra. (2005-05-19). Sistema digitalen diseinu-hastapenak: Oinarrizko kontzeptuak eta adibideak. UEU ISBN 978-84-8438-069-6. (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne